XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Iturriaga: Besteek oraindik ume ginela uste zutenean kokoteraino geunden Bostak eta Nikolas Txiki irakurtzen

BAZKALOSTEKO hitzaldia Unai Iturriagaren esku utzi zuten antolatzaileek.

Iturriaga presaka iritsi zen bazkarira, eta hantxe mahai batean eserita zeuden idazle eta irakasleekin batera bazkaldu zuen.

Beldurturik nago, aitortu zuen hitzaldia eman aurretik: Bazkalordu osoan bati eta besteari entzuten egon naiz literaturari buruz hitz egiten, eta nik ez dut horrelako jakintzarik. Ez dakit zeri buruz hitz egingo dudan

Gazte gara gazte. Irakurle baten bizipenak, bere esperientzian oinarritutako hitzaldia eskaini zuen.

Bi urte gaixorik egon nintzen ume nintzela, eta nire irakurle bidearen hasiera hor dago. Jendea zergatik egiten den irakurle? Ez dakit.

Bide horretan komikiekin eta ipuin ilustratuekin egin zuen topo.

Irakurzaletasunarekin topo egiteko leku naturala eskola da, gazte sasoian elementu erabakigarria. Nire garaian liburu bat irakurri eta horri buruzko fitxa betetzea zen eginbeharra. Prestijio handiagoa zuen hori egiteak baino norbaiten lana kopiatzeak, edo irakaslea engainatzea lortzeak.

Nerabezaroari egin zion erreferentzia Iturriagak, eta zera adierazi zuen: Besteek oraindik ume ginela pentsatzen zutenean, jada gizontxo eginda geundela kokoteraino geunden Bostak, Nikolas Txiki eta ustez umeentzat ziren liburu haiek irakurtzen

Ondoren, burua ireki eta beste mota bateko irudiz bete ziguten benetako liburuak etorri ziren. Bi anai liburuan nire bizitzan lehenengoz masturbazioaren aipamen bat irakurri nuen

Hainbat mundu zabaldu eta beste hainbat baieztatu zizkioten liburuak aipatu zituen, eta esan zuen ibilbide osoan hitza irudiarekin eta hainbatetan musikarekin ere loturik bizi izan duela.

Irakasle batek erabilitako hainbat ariketa baliagarri izan zirela esan zuen: Irakasle batzuk saiatzen ziren sentitzen zutena transmititzen , eta guk serio hartzen genuen. Musikarekin engainatzen gintuzten.